XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurten ere Tolosa`n NAZI0 ARTEKO ABESBATZEN LEIAKETA ospatu da.
Amazazpigarrena da
Ori ala izanik Tolosa`raiño inguratu giñan eta bertako S. Franzisko eleizan eskeiñi zuten saioa bukatu ondoren, eleiz bertako gela batean elkartu giñan Pablo Beltran de Heredia Euskal Etxea`ko lendakariarekin.
Esan ere bear da S. Franzisko eleizan edukitako elkarrizketa, aita Garate`ren laguntzagaitik izan zela.
Fraileak eskatzeko fama izan arren, oraingoan eskeintzen ere badakitela agertu ziguten, aita Garate`ren eskutik.
Eskerrikasko beraz.
Pablo Beltran:- Sei urte atzera joan bearko genduke, au da 1979`garren urtera, orduan sortu zan abesbatza, lagun talde batek bultzatuta noski.
Gogoratzen naiz lenengo aldian, zuzendari bezela Mariasun Lasarte egon zela eta abesbatzaren abiada etzan oso sendoa izan, gero zuzendaritza Kermelo Llorente`k artu zuen.
Karmelo, Iruña`ko Orfeoiaren zuzendari zan eta Madril`en zegoelarik lortu gendun gure orfeoira ekartzea eta onek benetan bultzada aundi bat eman zion abesbatzari.
Eta orain dela bi urtetik gaur egunera Vicente Larrea, musikalari ezaguna eta zegamarra jaiotzez, dago zuzendari bezela eta benetan lan bikaiña egiten ari dela orfeoiaren barruan esan bearra dago.
G.A.:- Ze asmo edo elburuk bultzaturik sortu zenduten abesbatza?.
P.B.:-
- Eta bereziki euskal folkloreari begiratuz saiatu giñan naiz eta euskal folklorea bakar bakarrik ez kantatu.
G.A.:- Zenbat lagunek osatzen dute
P.B.:- Larogei bat inguru izango dira, baiñan orain Tolosa etorri diranak 58 lagun izan dira.
- Ematen ditugun ekiñaldi bakoitzean kopurua aldatu egiten da, baiñan ensaiotan ibiltzen dan jendea 80 ingurukoa da.
G.A.:- Abesbatza erabat euskaldunekin osaturik al dago?.
P.B.:- Geienak alaxe izango dira, eundik larogei ta amar euskaldunak izango dira edo ta beintzat naiz Madril`en jaio euskaldunen semeak.
- Alare batzuk badira Madril`en jaioak, euskaldunen lagunak direnak eta gurekin erabat elkartuta dabiltzanak.
G.A.:- Orain arte Tolosa etorri zeratela bakarrik ezagutzen dugu, baiñan beste zenbait lekuetan ekiñaldirik egin dituzuten jakin nai genduke, eta auek ugariak diran ere ikasi nai genduke.
P.B.:- Gutxi gorabera urtean zear amar bat kontzierto edo ekiñaldi ematen ditugu.
- Kontzierto bat urteoro ematen duguna Madril`go enparantza nagusian S. Isidro festen amaierakoa izaten da.
- Ekiñaldi ontan orfeoiakin batera
- Gero Eguberrietan, S. Inazio eleizan, euskaldun komunidadearen eleiza bezela ezagutzen delarik, ekiñaldi bat eskeintzen dugu.